EAJk bozetarako Urolako hautagaiak aurkeztuko ditu bihar

Uztarria.eus 2011ko ots. 18a, 11:02

Bihar, zapatua, 11:00etan Sanagustin kulturgunean izango da ekitaldia, eta Olano eta Egibar han izango dira

Azpeitiko, Azkoitiko, Zestoako eta Aizarnazabalgo alkategaiak aurkeztuko dituzte

Maiatzeko hauteskundeak direla-eta, bihar, otsailak 19, goizeko 11:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean, EAJk ekitaldi politikoa egingo du Urolako herrietako alkateko izateko hautagaiak aurkezteko. Hauek dira alkategaiak: Azpeitiko zerrendaburua, Jesus Larranaga ; Azkoitikoa, Mikel Zubizarreta; Zestoakoa, Joxe Mendizabal, eta Aizarnazabalgoa, Itziar Aizpurua.

Bestalde, ekitaldi horretan parte hartuko dute Gipuzkoako Diputatu Nagusi Markel Olanok eta Foru Aldundirako hautagai jeltzaleak, eta GBBeko presidente Joseba Egibarrek.