Jokin Uranga Orixe Sariko finalean izango da

Uztarria.eus 2011ko ots. 21a, 11:02
Jokin Uranga ostiraleko saioan. (Bertsoa.com)

Joan den ostiralean Añorgan jokatu zuten kanporaketan nagusitu zen azpeitiarra

Martxoaren bostean jokatuko da finala, Añorgako Antxon Aiestaran Kultur Etxean

Joan den ostiralean, hilak 18, jokatu zen Orixe Sariko lehenengo kanporaketa, Añorgako Lukainkategi jatetxean. Nahikari Gabilondok, Felix Zubiak, Oihane Bartrak, Iñaki Zelaiak, Jokin Urangak eta Joxe Munduatek hartu zuten parte kanporaketan, eta Jokin Uranga nagusitu zen 283,5 puntu lortuta.

Hori dela-eta, Jokin Uranga martxoaren 5ean, Antxon Aiestaran Kultur Etxean jokatuko den finalean izango da zuzenean sailkatuta. Nahikari Gabilondo ere sailkatu da lortutako puntuei esker, eta beste finalistak nor diren datorren asteburuko kanporaketaren ondoren jakingo da.

Hona pasatu den ostiraleko kanporaketako sailkapena:

.1.- Jokin Uranga 283,5 puntu

.2.- Nahikari Gabilondo 280 puntu

.3.- Felix Zubia 263,5 puntu

.4.- Joxe Munduate 261 puntu

.5.- Iñaki Zelaia 261 puntu

.6.- Oihana Bartra 253 puntu