Musika Eskolako ikasleek emaitza onak lortu zituzten Andoainen

Uztarria.eus 2011ko ots. 22a, 13:02
Juan de Antxieta Musika Eskolako ikasleak lortutako dominekin.

Juan de Antxieta Musika Eskolako 23 ikaslek hartu zuten parte VI. Piano Jaialdian

Lau urrezko domina, 17 zilarrezko eta bi brontzezko eskuratu zituzten

Joan den asteburuan, zapatuan eta igandean, Juan de Antxieta Musika Eskolako 23 ikaslek hartu zuten parte Andoaingo VI. Piano Jaialdian.

.800etik gora ikaslek hartu zuten parte jaialdian, eta azpeitiar ikasleek lau urrezko domina, 17 zilarrezko eta bi brontzezko eskuratu zituzten.

Juan de Antxieta Musika Eskolako zuzendaritzak jakinarazi duenez, "oso gustura gaude lortutakoarekin eta gurasoei eta ikasleei eskerrak eman nahi dizkiegu". Gaineratu dutenez, "pianoa entzuteko aukera ona da lehiaketa hau".