Auzolana eta 3x3 partidak asteburuan, Gaztetxeak antolatuta

Uztarria.eus 2011ko ots. 23a, 11:02

Gaztetxea txukunduko dute goizeko 10:00etan hasita

Arratsaldean, berriz, koadrilen arteko lehiako bigarren saioa egingo dute; 3x3 saskibaloi txapelketa

Zapatu honetan, hilak 26, auzolana egingo dute gaztetxean. Gaztetxekoek adierazi dutenez, "aspaldiko partez, lokalak garbitu bat behar duela-eta". Herriko gazteei garbiketan laguntzeko deia egin diete gaztetxekoek. 10:00etan elkartuko dira bertan eta txukunketak egingo dituzte. Segidan, bertan bazkalduko dute eta, arratsaldean, koadrilen arteko bigarren lehia egingo dute; 3x3 txapelketa.

Joan den urtarrilean hasi zen koadrilen arteko kirol eta joko txapelketa eta 22 koadrilek hartu zuten parte pala txapelketan. Zapatuan, bigarren saioa egingo dute eta 3x3 saskibaloi partidak jokatuko dituzte Betharrametan.