'Ikiaaaarriya' bertso saioa antolatu du hirugarrenez, Orkatz Kultur Elkarteak

Uztarria.eus 2011ko ots. 24a, 12:02
Bertso saioa iragartzen duen kartela.

Bihar, ostirala, izango da, 23:00etan hasita

Fredi Paiak, Julio Sotok, Jon Maiak, Iker Zubeldiak eta Estitxu Eizagirrek kantatuko dute

Orkatz Kultur Elkarteak, hirugarren urtez jarraian, Ikiaaaarriya bertso saioa antolatu du. Bihar, ostirala, izango da, 23:00etan hasita.

Bost bertsolari igoko dira oholtzara: Fredi Paia, Julio Soto, Jon Maia, Iker Zubeldia eta Estitxu Eizagirre. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Bentatxo arituko da.