'Alabier' ez da Trikitixa Elkarteko lehendakaria izango aurrerantzean

Uztarria.eus 2011ko ots. 25a, 13:02

Elkartekoek hala adostuta, Agurtzane Elustondok hartu du kargua

Mikel Gorrotxategi Alabier 2009ko otsailaz geroztik izan da Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko lehendakaria

.2009ko otsailaren 28az geroztik Mikel Gorrotxategi Alabier (Azpeitia, 1980) pandero-jotzailea izan da Euskal Herriko trikitixa Elkarteko lehendakaria . Elkarteko Batzar Nagusia joan den asteburuan egin berri dute eta 'Alabier'ren lekukoa Agurtzane Elustondo legazpiarrak hartu du.

Lehendakariorde berria ere aukeratu zuten batzarrean eta Josu Arrizabalaga Izer izango da kargu hori beteko duena.