Sokamuturraren dokumentalaren DVDak salgai larunbatetik

Mikel Odriozola (Zezen Beltz elkarteko kidea) 2011ko ots. 25a, 17:02

Bihar (otsailak 26) izango da estreinaldia: Sanagustinen, 18:30ean, ekitaldi irekian

DVDa 10 eurotan erosi ahal izango da, hainbat tabernatan-eta

Larunbat honetan (hilaren 26an) izango da Azpeitiko sokamuturrari buruzko dokumentalaren estreinaldia (Sanagustin kulturgunea, 18:30, ekitaldi irekia), eta egun beretik egongo da DVDa erosteko aukera, 10 eurotan.

Larunbat arratsaldeko seietatik aurrera udaletxeko arkupeetan egongo da salgai, eta gaueko zortzietatik aurrera hainbat tabernetan-eta.

Azpeitian toki hauetan: Juantxo Txiki, Pastorkua, Ametsa, Patxo, Iraurgi, Eguzkitza, Lagun Onak M.B., Azpeitia, Orkatz, Etxe Zuri eta Jim Clark tabernetan, kiroldegikoan ere bai, Loiola hotelean eta Kili Kolor dendan.

Azkoitian ere egongo da salgai: Zurt, Ttakun eta Elurra tabernetan.

Igandean Sanagustinen ere egongo da erosteko aukera, musika bandaren kontzertuan.

Enekoitz Esnaola azpeitiar kazetaria da dokumentalaren zuzendaria, eta Lara Madinabeitiak egin ditu errealizadore lanak. Argitaratzailea, Zezen Beltz elkartea da.