'Baginaren bakarrizketak' antzezlanerako sarrerak salgai daude dagoeneko

Uztarria.eus 2011ko mar. 15a, 11:03
Antzezlana iragartzen duen kartela.

Igandean izango da Sanagustinen, 19:00etatik aurrera

Gaur, asteartea, Sanagustin kulturguneko erakusketa aretoan egongo dira sarrerak salgai; bihartik, goizez ere salduko dituzte Kultur Mahaiaren egoitzan

Datorren igandean, hilak 20, Baginaren bakarrizketak antzerkia izango da Sanagustinen, 19:00etatik aurrera.

Sarrerak gaurtik, asteartea, erosi daitezke Sanagustin kulturguneko erakusketa aretoan (18:00etatik 20:00etara bitartean). Bestela, bihartik aurrera, 09:30etik 13:30etara bitartean, Kultur Mahaiaren egoitzan (Perez Arregi Plazatxoa) eskuratu ahal izango dira 10 euroren trukean.