'El Drogas'-en kontzertuak biribilduko du Sanagustingo agenda

Urola Kostako Hitza, uztarria.com 2011ko mar. 23a, 18:03

Zineklub saioa, Ez dok armairu poesia irakurraldia, eta bertso-trama izango dira asteburuko hitzorduak

Igandean, Erniarraitzek antolatutako bertso-trama hasieran iragarri baino ordu erdi beranduago hasiko da, 18:30ean

Bete-betea dator, beste behin, asteburua Sanagustinen. Joan den asteko emanaldien arrakastari eutsi nahian, arlo guztietako eskaintza egin dute. Bihar osteguna, 21:30ean hasita, Kimuak proiektuko laburmetraiak eskainiko ditu Ta3 zineklubak, doan.

Etzi, ostiralean, Ez dok armairu gay-les poesia irakurraldia izango da kulturgunean, 22:30ean. Azpeitiko Kultur Mahaiak antolatu du, eta sarrera 5 euro kostatuko da.

Zapatuan, Azpeitiko tabernariek antolatuta, Enrique Villareal El Drogas-en kontzertua izango da, 22:30ean hasita. Villareal ez da, ordea, Barricada taldeko abeslari gisa izango. Txarrena taldearekin eskainiko du kontzertua. Sarrera 10 euro kostatuko da, eta ikasle eta langabetuentzat 6 euro. Kultur Mahaiaren egoitzan daude salgai.

Aldaketak bertso-traman

Igandean, Erniarraitzek antolatutako Bertso-trama hasieran iragarri baino ordu erdi beranduago hasiko da, 18:30ean. Maialen Lujanbio, Andoni EgaƱa, Jon Maia eta Amets Arzallus -hau, iragarrita zegoen Igor Elortzaren tokian- izango dira bertsolariak. Tramagile lanetan Erniarraitz Bertso Eskolako kideak ariko dira.