Bukatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko lehen itzulia

Uztarria.eus 2011ko mai. 16a, 13:05

Jokin Urangak eta Beñat Lizasok lehenengo postuak lortu dituzte Mutrikun eta Soraluzen

Lehenengo faseko bigarren itzulia hilaren 28an hasiko da

Hilaren 7an hasi zen 2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, eta orduz geroztik asteburuero izan dira bertso saioak han eta hemen. Erniarraitz Bertsozale Elkarteko Urko Egaña, Josu Oiartzabal Xenpelar, Beñat Lizaso, Jokin Uranga, Nekane Zinkunegi, Eneritz Arzallus eta Joseba Andoni Agirre dabiltza lehian.

Goizez zein arratsaldez izaten dira saioak, eta 13 eta 11 bertso puntuagarri izaten dira hurrenez hurren.

Hona orain artean lortu dituzten puntuak eta postuak:

Orion, Nekane Zinkunegik 271 puntu lortu eta 3. postua eskuratu zuen. Jokin Urangak eta Joseba Andoni Agirrek Mutrikuko goizeko saioan hartu zuten parte, eta Jokin Urangak irabazi zuen saioa 232'5 punturekin. Aldiz, Agirrek seigarren postuan bukatu zuen 276'5 punturekin. Eneritz Arzallusek Lezoko goizeko saioan hartu zuen parte, eta bosgarren postuan bukatu zuen saioa 304 punturekin. Soraluzeko goizeko saioan izan zen Urko Egaña eta 324 puntu lortuta, bosgarren sailkatu zen azpeitiarra. Beñat Lizaso eta Josu Oiarzabal Xenpelar arratsaldez aritu ziren Soraluzen, eta Lizaso nagusitu zen saioan (289 puntu). Aldiz, Xenpelar laugarren sailkatu zen 254 punturekin.

Hauteskundeak direla-eta, datorren astebukaeran ez da saiorik izango. Bigarren itzulia hilaren 28an hasiko da. Hemen, lehenengo faseko bigarren itzuliko saioak:

Maiatzak 28, larunbata, Amezketako Kultur Etxean, 17.30ean hasita:

Andoni Otamendi, Andoni Goitia, Iñigo Izagirre, Alaia Martin, Eñaut Uriarte eta Eneritz Arzallus.

Maiatzak 28, larunbata, Usurbilgo Sutegi Aretoan, 11.30ean hasita:

Beñat Alberdi, Unai Gaztelumendi, Zigor Iriondo, Iñigo Gorostarzu, Josu Oiartzabal Xenpelar eta **Beñat Lizaso**

Maiatzak 28, larunbata, Usurbilgo Sutegi Aretoan, 17.30ean hasita:

Oihana Iguaran, Jokin Uranga, Egoitz Eizagirre, Asier Sasieta, Amaia Iturriotz eta Agin Rezola

Maiatzak 29, igandea, Gabiriko Saloian, 11:30ean hasita:

Nekane Zinkunegi, Joseba Barandiaran, Manex Mujika, Ainhoa Mujika, Aitor Urbieta eta Haritz Casabal

Maiatzak 29, igandea, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean, 17:30ean hasita:

Mikel Arrillaga, Joseba Andoni Agirre, Gorka Maiz, Jokin Labayen, **Urko Egaña** eta Iker Osa

Informazio gehiago behar izanez gero egin klik hemen