Musika eskolako ikasleek emanaldia egingo dute Betharramen

Uztarria.eus 2011ko mai. 24a, 19:05

Bihar, asteazkena, izango da, 18:00etan hasita

6, 7 eta 8 urteko umeei zuzenduta dago bereziki

Juan Antxieta Musika Eskolako hainbat ikasleek emanaldia egingo dute bihar, asteazkena, Betharrameko aretoan. 18:00etan hasiko da eta, musika eskolaren arduradunek nabarmendu dutenez, 6, 7 eta 8 urteko umeei zuzenduta dago bereziki.

Ahots Heziketa taldeak (Amelingo Saguak eta Uztaiak Gora Gora abestiekin), Xabier Bastidak eta Unai Lizartzak xilofonoarekin (Axuri beltza), Martin Zurutuzak bateriarekin (Uptown), Miren Ezamak trikitixarekin (Maite), Janitz Sorazuk, Markel Uribek eta Jone Odriozolak txistuarekin (Maitasuna), Miren Aizpuruk akordeoiarekin (Errenkan eta Anai Xanti), Iratxe Urbietak, Ane Sudupek, Nagore Odriozolak eta Cristina Dominguezek pianoarekin (Divertimento eta Himno de la Alegría), Ane Agirrek eta Jon Urbietak biolinarekin (Furra furra), Josu Iraolak, Jon Altunak eta Xabier Sagarzazuk osatutako metal taldeak, Leire Etxabek eta Ilazki Odriozolak klarinetearekin (Let's beguinne) eta Locura mejicana), Luken Amenabarrek eta Unai Alberdik saxoarekin (Beret Boogie eta Stepping Waltz), eta Ane Segurolak, Leire Eizagirrek, Libe Ugartetxeak, Beatriz Iruretak, Bidatz Igaiteak, June Aramendik, Mirari Badiolak eta Paula Urrestillak flautarekin (Uxo zuria) hartuko dute parte emanaldian.