Gaztetxoenek antzerkiak egingo dituzte gaur

Uztarria.eus 2011ko eka. 9a, 16:06

.19:00etan hasiko dira antzezlanak, Sanagustin kulturgunean

Gazteenek Aitorren seme-alabak lana antzeztuko dute; nagusienek, berriz, Royal blue izenekoa

Gazteria Sailak antolatzen duen antzerki tailerreko gaztetxoek urtean zehar egindako lana erakutsiko dute gaur, osteguna, 19:00etatik aurrera Sanagustin kulturgunean.

Alaitz Olaizola antzerkigileak zuzendu du tailerra eta gazteenek Aitorren seme-alabak lana antzeztuko dute. Nagusienek, berriz, Royal blue izenekoa.

Gaur artean etxekoentzat eta lagunentzat egiten zituzten obrak tailerrekoek, baina gaurko ekitaldira herritar guztiak gonbidatu dituzte, tailerrak bost urte betetzen dituelako eta Sanagustin zabalik dagoelako. Bost urte igarota, gaztetxoek aktore gaitasuna erakusteko aukera izango dute gaur.