Kilometroen baitan, Antzerklik! asteburua antolatu dute

Uztarria.eus 2011ko eka. 14a, 14:06
'Greban gaude' antzezlana iragartzen duen kartela.

Greban gaude eta Prest gaude antzezlanak ikusteko parada izango da zapatuan eta igandean

Sarrerak aurrez erosi daitezke Kilometroen dendan, eta bi antzezlanak ikusteko bonoak 10 euro balio du

Kilometroak 2011ren aldeko ekimenen baitan, Lakrikun antzerki taldeak bi emanaldi eskainiko ditu asteburuan, Sanagustinen.

Zapatuan, hilak 18, Greban gaude antzezlana egingo dute Gurutze Eizmendik, Alaitz Olaizolak eta Idoia Urangak, 19:00etan hasita. Aldiz, igandean, hilaren 19an, Prest gaude lana eskainiko dute 19:00etan. Trilogia bateko bi zati dira obrak horiek, eta hirugarrena datorren urtean estreinatzea aurreikusten dute.

Sarrerak aurrez erosi daitezke Kilometroen dendan, eta bi antzezlanetarako bonoa 10 euroren trukean eskuratu daiteke. Egun baterako sarrera aurrez erosiz gero sei euro ordaindu beharko da. Egunean bertan, berriz, zazpi euro.