Musika eskolaren ikasturte amaierako jaialdia, gaur Soreasun

Uztarria.eus 2011ko eka. 22a, 18:06

Emanaldia 19:30ean hasiko dute

Zortzi saiotan banatuta egingo dute ikasleek erakustaldia

Ekaina azken txanpan dela egingo du aurten ere Juan Antxieta Musika Eskolak ikasturte amaierako jaialdia. 2010-2011 ikasturtean ikasi eta landutakoak erakutsiko dituzte, irakasleek lagunduta, musika eskolaren ikasleek. Gaur, asteazkena, egingo dute, Soreasu antzokian. Emanaldia 19:30ean hasiko dute.

Zortzi saiotan banatuta egingo dute ikasleek erakustaldia. Ahots heziketakoek, hastapenekoek eta baletekoek elkarrekin eskainiko dute jaialdiaren lehendabiziko saioa. Haien atzetik etorriko dira gero metal taldearen, piano jotzaileen, balet taldearen, abesbatzaren, perkusio taldearen, piano eta gitarra taldearen eta, bukatzeko, talde nagusiaren emanaldiak.