Kultur Mahaiak astearte honetan egingo du batzarra

Kepa Urbieta (Kultur Mahaiaren izenean) 2011ko uzt. 4a, 13:07

20:30ean hasiko da bilkura, Sanagustin kulturgunean

Herriko kultur elkarte, udal talde, teknikari eta norbanakoek osatzen dute bilgunea

Azpeitiko Kultur Mahaiak astearte honetan (uztailaren 5ean) egingo du bere hurrengo batzarra. 20:30ean hasiko da bilkura, Sanagustin kulturgunean.

Besteak beste, Sanagustin osatuari buruzko proiektuaz eta Kultur Mahaiko kontuez ariko dira.

Azpeitiko kultur elkarte denek (24 dira), udal taldeek, udal kultur teknikariak, Kultur Mahaiko teknikariak eta norbanako batzuek osatzen dute bilgunea. Haiek hartzen dute parte batzarretan.

Kultur Mahaiak elkarte bat badu —Kulturzale izenekoa—, eta 249 bazkide dauzka. Iazko abenduan abiatu zuen kanpaina, eta urte honen bukaeran izango da haren batzarra. Bazkide egiteko idatzi lapikue@gmail.com helbidera (izen-abizenak eta telefono zenbakia) edo deitu 622 500 113ra. Urtean 10 euro besterik ez dira.