Bi sari irabazi ditu 'Eta amama?' film laburrak Beasainen

Urola Kostako Hitza 2011ko uzt. 5a, 13:07

Zahar etxe batean bizi den amona baten ibilerak azaltzen ditu lanak

Alex Silva azpeitiarrak idatzi du gidoia

Eta amama? filmak bi sari jaso ditu Beasaingo film laburren jaialdian. Alex Silva azpeitiarrak hartu du parte lan horretan, eta saria jaso duena ere bera izand a.

Beste bost lanekin batera aurkeztu dute gazteen sailean; guztien artean, hark lortu ditu epai-mahaiaren hirugarren saria, eta publikoaren aurrenekoa. Horiek ez dira lortu dituen sari bakarrak, ordea, Huhezinema eta Begibistan jaialdietan ere saritu baitzuten. Jatorrizko ideia izan duena, gidoiaren idazlea, eta produkzio arduraduna Silva izan den arren, Ainara Merak eta Imanol Arellano azpeitiarrek ere hartu dute parte.

San Martin zaharren egoitzan Kontxi izeneko emakume bat hiltzen denean, Asunek (amama) bere jaioterrira itzultzea erabakitzen du. Bidaia hori egitearen aurka baldin badaude ere, alabak, suhiak eta bi ilobek lagundu egiten diote. Bertako gorabeherak azaltzen ditu lanak.