Uda aurreko azken zine emanaldiak izango dira asteburuan

Uztarria.eus 2011ko uzt. 8a, 12:07

Abuztuaren erdi aldean hasiko dira saioak berriro

Asteburu honetan Cars filmaren sei emanaldi izango dira

Asteburu honetan bukatuko da uda aurreko zine emanaldien sasoia, eta abuztuaren erdi aldean hasiko dira berriro zine saioak eskaintzen.

Asteburu honetan Cars filmaren sei emanaldi izango dira. Zapatuan 18:30ean eta 22:00etan. Igandean, 17:00etan eta 19:30ean, eta astelehenean 18:30ean eta 21:30ean.