Sanagustinen pasa den astebururako iragarrita zeuden ekimenak bertan behera gelditu dira

Uztarria.eus 2011ko uzt. 11a, 12:07

Arazo teknikoak tarteko DJ emanaldia eta Azpeitia Dantzan egitasmoko lehenengo saioa bertan behera gelditu dira

Saloiko dantzen emanaldia egingo dela esan dute antolatzaileek, baina data zehaztu gabe dago oraindik

Arazo teknikoak tarteko, pasa den astebururako iragarrita zeuden ekimenak bertan behera gelditu dira Sanagustin Kulturgunean.

Zapatuarako, hilak 9, DJ emanaldia zegoen antolatuta, baina kulturgunean sortutako arazo teknikoak zirela-eta, ez zuten emanaldirik eskaini. Atzo, igandea, berriz, Azpeitia Dantzan egitasmoaren baitan, lehenengo emanaldia zegoen aurreikusita. Jose Mari Orbegozok zuzendutako saloiko dantzen taldea zen oholtzara igotzekoa, baina hori ere bertan behera gelditu zen.

Saloiko dantzen emanaldia egingo dela esan dute antolatzaileek, baina data zehaztu gabe dago oraindik.