Herriko paretak dekoratzen

Urola Kostako Hitza, uztarria.com 2011ko uzt. 14a, 17:07
Done Jakue kalean dagoen marrazkietako bat, umeak erretzen agertzen direna. (AINITZE ORUESAGASTI)

Gero eta gehiago dira espraiarekin hormetan egindako marrazkiak

Denetarik agertu dira: haurrak erretzen, bale arrantzaleak elefante bat ehizatzen, apaiz bat leotardo eta takoiekin (ezabatuta dago jada), amona bat balkoi batean, Rabino Arana, Mikel Laboa, buruhezurraren marrazkiak dauzkaten tximeletak...

Urte hasieran stencill ikastaroa antolatu zuten Azpeitiko gaztetxean. Jende askok eman zuen izena, eta pixkanaka plantillak nola egiten diren ikasi zuten ikasleek. Geroxeago marrazki batzuk agertzen hasi ziren Azpeitiko eta Azkoitiko kale bazterretan. Denborarekin,mugimendua indarra hartzen hasi da, eta gero eta gehiago dira espraiarekin hormetan egindako marrazkiak.

Kapa batekoak badauden arren -plantila batekin eta kolore batekin egindako marrazkiak-, bi eta hiru kapakoak ere ikus daitezke -kolore eta plantila gehiagorekin egindako marrazkiak-. Azken horiek egiteak lan eta pazientzia handiagoa eskatzen duen arren, amaierako emaitzan nabaritzen da.

Denetarik agertu dira: haurrak erretzen, bale arrantzaleak elefante bat ehizatzen, apaiz bat leotardo eta takoiekin (ezabatuta dago jada), amona bat balkoi batean, Rabino Arana, Mikel Laboa, buruhezurraren marrazkiak dauzkaten tximeletak...

Bildumatxoa

Marrazki horietako asko argazkitan jaso ditu Ainitze Oruesagasti azpeitiarrak eta Uztarriak irudi bildumatxoa egin du haiekin.