Sanagustinek badu weba

Uztarria.eus 2011ko uzt. 21a, 20:07
Webaren azala.

sanagustinkulturgunea.net da helbidea; sare sozialetan ere badu tokia

Webak albistegia du, agenda, argazki eta bideo bildumak, ekitaldietako sarrerak saretik erosteko aukera dago...

Bihar (ostirala) abiatuko da Sanagustin kulturgune osatuaren proiektua (kulturgunea + ostalaritza), Kultur Mahaiak kudeatuta, eta gaur arratsaldean jarri dute martxan Sanagustinen webgunea: sanagustinkulturgunea.net.

Interneteko atariak albistegia du, agenda, argazki eta bideo bildumak, jatetxeari eta bazkidetzari buruzko jakingarriak, ekitaldietako sarrerak saretik erosteko aukera dago... Lapikue.net Kultur Mahaiaren webera ere badu lotura.

Sare sozialetan ere badu presentzia proiektuak: Twitterren, Facebook-en eta Youtuben. Webaren behealdean daude haietara loturak.

Azpeitiko kultur talde denek, udal taldeek, teknikariek eta norbanakoek osatzen dute Kultur Mahaia.

Hain zuzen, bihar 20:00etan hasiko da ekitaldia, Sanagustinen bertan. Mokadua ere izango da, eta Mahaiak herritar oro gonbidatu du.

Aro berriko lehen kontzertuak, larunbatean, 23:00etatik aurrera: M eta Kasik taldeak.