Martxan da Sanagustin osatua

Uztarria.eus 2011ko uzt. 23a, 00:07

Herritar ugari elkartu da gaur (ostirala) iluntzeko ekitaldian

Argazki bilduma

Martxan da Sanagustin kulturgune osatua. Herritar ugari elkartu da gaur (ostirala) iluntzeko ekitaldian. Ihintza Agirretxek eta Alex Silvak Kultur Mahaiaren izenean, eta Eneko Etxeberria alkateak Udalarenean hartu dute hitza, oholtzara igota -bideoan duzue haiek esandakoa-. Ondoren, bertaratutako guztiek luntxaz gozatzeko parada izan dute. Kilometroak 2011ren baitan antolatutako bertso-poteokoek ere bisitatu dute Sanagustin eta, hala, Unai Zelaietak eta Urko EgaƱak bertso batzuk ere kantatu dituzte

Kultur Mahaiak kudeatuko du aurrerantzean abenduan inauguratu zuten kulturgunea, eta honek ostalaritza zerbitzua ere eskainiko du. Irailetik aurrera mediateka ere jarriko dute Sanagustinen.