Udal liburutegiak ohiko ordutegia berreskuratu du

Uztarria.eus 2011ko ira. 2a, 12:09

Astelehenetik ostiralera 09:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik

Zapatu goizetan irekita egongo da

Atzo, irailak 1, Enparan Dorretxeko Udal Liburutegiak udako ordutegia alde batera utzi eta ohiko ordutegia berreskuratu zuen.

Astelehenetik ostiralera 09:30etik 13:00etara eta arratsaldetan, 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Zapatuetan, berriz, goizez irekiko dute; 09:30etik 13:00etara.