Hilaren 15ean hasiko da bigarren AuzoRock musika jaialdia

Uztarria.eus 2011ko ira. 5a, 12:09

Herriko hainbat musika taldek hartuko dute parte musika jaialdian

Irailaren 17an, zapatua, egun bateratua antolatu dute 2011ko Kilometroetako antolatzaileek, Azpeitiko Tabernari Elkarteak eta Xj Auzolaneanek

XJ Auzolaneanek antolatuta, AuzoRock musika jaialdia izango da, bigarren urtez jarraian, irailaren 15ean, 16an eta 17an. Herriko hainbat musika taldek hartuko dute parte jaialdian.

Irailaren 17an, zapatua, egun bateratua antolatu dute 2011ko Kilometroetako antolatzaileek, Azpeitiko Tabernari Elkarteak eta Xj Auzolaneanek. Goizetik gauera arte hainbat ekimen izango da egun guztian.

Hona hilaren 15eko, 16ko eta 17ko egitaraua:

Irailak 15

.22:00 Hiruk@te poesia musikatua, Izaro Tabernan.

Irailak 16

.19:30 Azkaiter Pelox Rock&Rolla Sanjuandegiko erdigunean.

.22:30 M, Vostok 108 eta 12 Tribu taldeen kontzertuak Epaitegi aurrean jarriko duten karpa handian.

Irailak 17

.11:30 Puzgarriak eta kale animazioa auzo guztian zehar.

.12:00 Mondocane eta Aldexok!-en kontzertuak karpan.

.14:30 Herri bazkaria karpan. Ondoren Historia bertsotan emanaldia.

.16:30 Kasiken kontzertua karpan.

.18:00 Kalejira, Sanjuandegitik alde zaharrera.

.18:30 Old Bridge-en kontzertua.

.19:00 Txerri errea banatuko da plazan eta Xake Txapelketako sari banaketa egingo dute. (16:00etan hasiko da txapelketa).

.19:30 Adabegi, musika eta ikuskizuna plazan.

.20:30 Garraxikaren kontzertua.

.21:30 Egurra ta Kitto! entzuteko aukera Sanagustinen.

.23:00 Ze esatek! herriko plazan.

.1:00 DJ festa plazan.