Palestinari buruz ariko dira gaur Sanagustinen

Uztarria.eus 2011ko ira. 7a, 12:09

.21:00etan Gueto dokumentala eskainiko dute

Segidan, Ali Mohammed Jadeh palestinarrak hitzaldia emango du

Azpeitiko Palestinaren Aldeko Herritarren Taldeak antolatuta, Palestinari buruzko saioa egongo da gaur, asteazkena, 21:00etan, Sanagustin kulturgunean.

Gueto dokumentala emango dute aurrena, Palestinaren historia "modu oso grafikoan" erakusten duen lana. Gero, Ali Mohammed Jadeh palestinarrak hitzaldia emango du, eta jendearen galderei erantzungo die segidan.

Dokumentalaren inguruko informazio gehiago behar izanez gero, egin klik hemen .