Kilometroen harira, mendi proiekzioak eskainiko dituzte
Uztarria.com
|
Euskara |
Artikulua
2011-09-08 09:09
Datorren asteazkenean eta ostegunean, hilaren 14an eta 15ean, izango dira emanaldiak 21:00etatik aurrera, Sanagustinen
Asteartean Benantxio Iruretak Pakistani buruzko proiekzioa eskainiko du; asteartean, Broad Peak mendiaren ingurukoa Juan Vallejok
Gero eta gertuago den Kilometroak festaren karietara, Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Kilometroakeko lan-taldeak elkarlanean proiekzio emanaldiak eskainiko dituzte. Datorren astean izango dira Sanagustin Kulturgunean, 21:00etatik aurrera.
Guztira bi emanaldi eskainiko dituzte. Datorren asteartean, hilak 14, Benantxio Iruretak Pakistan 2011 proiekzioa eskainiko du. Antolatzaileen arabera, "emanaldian Pakistan erakutsiko digu Benantxiok; bertako jendea, paisaiak, mendiak... uztailean egindako zeharkaldian jasotako irudien bidez".
Aldiz, ostegunean, hilaren 15ean, Juan Vallejok Broad Peak, zeharkaldi handia proiekzioa erakutsiko du. Hala, Broad Peak mendiak jasotako irudiak-eta ikusteko parada izango dute bertaratzen direnek.


