Corrugadoseko langileek "informazioa eta bideragarritasun plana" eskatu dituzte

Uztarria.eus 2011ko ira. 20a, 13:09
Hainbat langile elkartu da gaur, asteartea, udaletxe azpian egin duten elkarretaratzean.

Gaur, asteartea, elkarretaratzea egin dute Corrugados Azpeitia eta Lasaoko langileek

Enpresak komiteari "informaziorik ez" diola eman salatu dute

Gaur, asteartea, Corrugados Azpeitia eta Corrugados Lasaoko langileek elkarretaratzea egin dute udaletxe azpian, bi enpresetako komiteek deituta.

Bertaratu direnek, "informazioa eta bideragarritasun plana" eskatu dituzte: "Komiteari informaziorik ez dio eman enpresak. Informazioa eta bideragarritasun plana nahi ditugu, baldin badute behintzat, eta ez baldin badute esan dezatela".

Aurrerantzean, eta gauzak aldatzen ez diren bitartean, mobilizazioak egingo dituztela ere iragarri dute langileen ordezkariek.

CSNk joan den ostiralean, hilak 19, deuseztatu zuen Alfonso Gallardo Taldearen hainbat enpresa -Corrugados Azpeitia eta Corrugados Lasao tartean- erosteko akordioa.