Umeentzako zine emanaldiak aste bukaeran hasiko dira berriro Soreasun

Uztarria.eus 2011ko ira. 21a, 18:09

Igandero arratsaldero 16:30ean emango dituzte

Zigortzaileak filma izango da denboraldi berriko aurrena

Umeentzako zine emanaldiak datorren aste bukaeran hasiko dira berriro Soreasu antzokian. Helduentzako ohiko emanaldiekin batera, horrenbestez, bereziki haurrei zuzendutako film bat ere ikusi ahal izango da aste bukaerero.

Igandero arratsaldero 16:30ean emango dituzte umeentzako pelikulak, irailaren 25ean hasita. Zigortzaileak, "umeak protagonista direla euskaraz egin den lehenengo filma", izango da denboraldi berriko aurrena.

Umeentzako emanaldiaz gain, larunbatetik astelehenera (irailak 24, 25 eta 26) Lo contrario al amor filma emango dute Soreasun, ohiko orduetan.