Beñat Lizaso Gipuzkoako Txapelketako final-laurdenetarako sailkatu da

Uztarria.eus 2011ko ira. 26a, 12:09

Atzo, igandea, Lazkaoko saioan nagusitu zen azpeitiarra

Datorren zapatuan, urriak 1, Jokin Uranga Elgoibarko final-zortzirenetako saioan izango da

Atzo, irailak 25, Gipuzkoako Txapelketako final-zortzirenetako saioa jokatu zuten Lazkaon. Beñat Lizaso, saioa irabazita, zuzenean sailkatu da final-laurdenetarako.

Lizaso Oñatiko final-laurdenean izango da, momentuz, Jexux Mari Irazurekin batera.

Uranga, Elgoibarren

Datorren urriaren 1ean, zapatua, Elgoibarren jokatuko da bosgarren final-zortzirena. Jokin Uranga izango da oholtzan, Unai Gaztelumendi, Oier Aizpurua, Mikel Arrillaga, Egoitz Eizagirre eta Joxe Munduaterekin batera.