Willis Drummond eta Xarma taldeen kontzertuak izango dira zapatuan

Uztarria.eus 2011ko ira. 27a, 12:09

.22:30ean hasiko dira, plazan

Tabernarien Elkarteak antolatu ditu, Kilometroen bezpera delako

Datorren zapatuan, hilak 1, Willis Drummond eta Xarma taldeen kontzertuak izango dira plazan, 22:30ean hasita.

Tabernarien Elkarteak antolatu ditu kontzertuak, Kilometro bezpera dela-eta.

Hasiera batean, Inoren Ero Ni taldea zen kontzertua ematekoa, baina azken orduko aldaketak tarteko, Xarma taldeak joko du.