Ipuin kontaketak egingo dituzte Udal Liburutegian, abendura bitartean

Uztarria.eus 2011ko ira. 29a, 12:09

.4 eta 11 urte bitarteko gaztetxoentzat antolatu dituzte saioak

Astelehenetan izango dira, 18:00etatik aurrera

Udal Liburutegiak XXII. Ipuin Kontaketak antolatu ditu. Urriaren lehenengo astean hasi eta abenduaren 19ra bitartean bederatzi saio egingo dituzte. Saioak 4 eta 11 urte bitarteko gaztetxoentzat izango dira astelehenetan, 18:00etan hsita.

Egitaraua

Urriak 3, astelehena: Maite Frankok eskainiko du, H.H.4. mailakoentzat (4 urte).

Urriak 10, astelehena: Lupe Lekuonak eskainiko du, H.H.5. mailakoentzat (5 urte).

Urriak 17, astelehena: Maite Frankok eskainiko du, LH 1-2-3-4. mailakoentzat (6 eta 11 urte).

Azaroak 7, astelehena: Miriam Mendozak eskainiko du, H.H.4. mailakoentzat (4 urte).

Azaroak 14, astelehena: Pello Añorgak eskainiko du, H.H.5. mailakoentzat (5 urte).

Azaroak 21, astelehena: Miriam Mendozak eskainiko du, LH 1-2-3-4. mailakoentzat (6 eta 11 urte).

Azaroak 28, astelehena: Pello Añorgak, H.H.4. mailakoentzat (4 urte).

Abenduak 12, astelehena: Miriam Mendozak, H.H.5. mailakoentzat (5 urte).

Abendua 19, astelehena: Pello Añorgarekin, LH 1-2-3-4. mailakoentzat (6 eta 11 urte).