Azpeitia eta Lasao arteko bidegorria inauguratu dute

Uztarria.com | Hirigintza | Artikulua
2011-10-07 12:10

Azpeitiko Udaleko eta Foru Aldundiko ordezkari eta teknikariak izan dira inaugurazioan

Lanak 2011ko urtarrilaren 24an hasi zituzten eta urrian bukatu dituzte

Azpeitiko Udaleko eta Foru Aldundiko ordezkari eta teknikariak Azpeititik Lasaora doan bidegorrian. (Xabier Otamendi)  Argazki originala

Gaur, ostirala, ingauguratu dute Azpeitia eta Lasao arteko bidegorria, Foru Aldundiko eta Azpeitiko Udaleko ordezkari eta teknikariek. Eneko Etxeberriak adierazi duenez, "bidegorria politika berri baten emaitza da; Urteetan errepideak autoekin pentsatuta egin dira, eta orain oinezko eta herritarrentzako Gipuzkoa egiten ari gara".

Etxeberriak, gainera, eskerrak eman dizkio Foru Aldundiari eta Larraitz Ugarte Foru Aldundiko bozeramaileari. Larraitz Ugartek ere hitz egin du bidegorriaren inaugurazioan eta bidegorria ez dela aisirako soilik esan du: "Bidegorri hau ez da soilik aisirako, mugikortasun estrategia da. Garraio publikoari eta bidegorriei indarra eman nahi diogu, eta orain jendeak lanera-eta autoz joan beharrean bizikletaz joateko aukera du".

Mariezcurrena S.L. eta Zubieder S.L. enpresek elkarlanean egin dituzte lanak. 2011ko urtarrilaren 24an hasi zituzten lanak, eta urriaren 3an bukatu zituzten. Guztira, 4,8 kilometro ditu bidegorriak eta 2.835.071 euro kostatu da egitea.

Bidegorria Azpeititik Lasaoraino egin dute baina, tartean, Anardi industriagunean zatia egin gabe utzi dute.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia jon | 2011-10-07 : 13:10

probatu degunok esan oso ondo dagoela. Agian neuk faltan bota dudana kanpoko jendearentzat edo Danonako industrialdea hortan seinalizazio on bat Lasaoko alderako loturara zuzen joateko

Erabiltzailearen aurpegia Panpoxa | 2011-10-07 : 14:10

Zorionak aurreko agintariei, Julian ta bere neska-mutilei. Zuek izan zerate obra onen buruak.
Orain arte, aurreko udalak eta foru aldundiak onartu eta egindako proiektuek inaguratzen ari da Bildu. Eta azal galantakin, bereak izango balira saltzen dizkigute.
Herritarrok ez degu esagutzen Bildun asmo berririk, ez Azpeitin eta gutxiago lurralde mailan.
Gure udalan, rodilloa.
Diputazioan, adostasunera irixteko gabezia.
Adierazi behingoz zuen asmoak.Ehun egun pasatu dira eta mutis...

Erabiltzailearen aurpegia Zelailuze | 2011-10-07 : 20:10

Neri etzat inporta zein alderdi edo koaliziyuek inaguratzeuen.Baño ezdetena ulertzen da nola eonleikeben argi guztiyek gaba guztiyen piztute.Berdin azkoitiko pasiuen....Ez dao gaur egun sistemaik hori beste era batea jartzeko?.Pentsatzet garai hauetan ahorraberkolukela udalak baitare.

Erabiltzailearen aurpegia potoli | 2011-10-07 : 22:10


Hi panpoxa, rodilloa? ez al dek uztarria irakurtzen ...
http://uztarria.com/albistiek/1317827635
aho batez dena. Noiz hartu dituk erabakiak aho batez Azpeitian, udal gobernuak 11 zinegotzi izanda. Hor seko diskuratuta hago.
Eta, nire iritsiz esango diat. Oraingoak hilabeteetan aurrekoak 8 urtetatn baino gehiago egin diate. Ta hori krisi latzean. Usten diat, denok intuitzen diagula hauek gehiago balio dutela. Zorionez gure herriarentzat.

Erabiltzailearen aurpegia Ane | 2011-10-08 : 11:10

Nik ere probatu du eta oso ondo dago.
Ea laister Zumaiko bidegorriarekin lotzen duten eta ondartzara bizikletan joateko moduan garen.

Erabiltzailearen aurpegia gazte82 | 2011-10-08 : 15:10

Aupa ni jendikin arritu ite nauk, danin politikie batek in o ez, asuntue dek ein indala,azpeitiar geienak bildu aukerau baiau zeozeatik dek,oain arte euki dezue aukerie ta denborie, ta oin laga beste batzui lana iten ta garai zailo diela oindala 4 urte beste gauza bat uan,da senaliena ados jende asko galduta ikusteala danona aldin,kaminun pintau o seinalik o..

Erabiltzailearen aurpegia Igor | 2011-10-10 : 14:10

Beayek eiñ ez deben gauza bat, oaindiken bukau gabe daona eta oposiziyue inbitau gabe, inagurau debe.
Hau al da politika eiteko modu berriye? (ah! eta prekanpañie martxan daola...)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa