Kontxu Odriozola eta Nagore Aranburu Soreasun, 'Urte berri on, amona!' aurkezteko

Uztarria.eus 2011ko urr. 7a, 19:10

Zapatuan, 19:30eko emanaldiaren aurretik, hitz egingo dute bi azpeitiar aktoreek

Telmo Esnalek zuzendutako filmean aritu dira biak, Pedro Otaegirekin batera

Telmo Esnalen Urte berri on, amona! euskarazko filma emango dute aste bukaeran Soreasun. Zapatuan 19:30ean eta 22:00etan, igandean 19:30ean eta astelehenean 21:30ean izango dira, ohi bezala, emanaldiak.

Baina aste bukaerako aurreneko emanaldi berezia izango da. Izan ere, Kontxu Odriozola eta Nagore Aranburu Soreasun bertan izango dira, emanaldiaren aurretik filma aurkezteko. Telmo Esnalek zuzendutako filmean aritu dira biak, Pedro Otaegirekin batera.

Urola Kostako Hitza-k Nagore Aranbururi elkarrizketa egin zion, Urte berri on, amona! Donostiako Zinemaldian estreinatu baino lehenxeago.