Antonio Loinaz Eusko Gudarosteko gudari ohia hil da, 95 urte zituela

Uztarria.eus 2011ko urr. 17a, 13:10
Antonio Loinaz, Gasteizen, 2004an.

Gasteizen bizi zen, eta han izango da hileta, gaur

"1936ko irailaren 20a egun tristea izan zen, 40 urterako askatasuna galdu genuelako"

Antonio Loinaz Eusko Gudarosteko azpeitiar gudari ohia hil da, Gasteizen —han bizi zen—, 95 urte zituela. Gaur izango da hileta elizkizuna, Gasteizen, Desenparadasko elizan, 18:00etatik aurrera.

Loinaz bera izan zen Uztarriaren Azpeitiarrak Espainiako Gerran liburuko (2006) elkarrizketatuetako bat. "1936ko irailaren 20a egun tristea izan zen, 40 urterako askatasuna galdu genuelako", zioen.

Eusko Gudarosteko sarjentu izan zen, 21 urte zituela. Haren arabera, ondoren etorri zen gogorrena, “gerra baino okerragoa izan zelako gerraostea, Trabajadores-etan egon ginen eta!”. Alegia, gatibu lanak egiten Francisco Franco Espainiako diktadorearentzat.

Duela sei urte Miel Anjel Elustondok elkarrizketa egin zion Antonio Loinazi Uztarria aldizkarirako.