Agirrezabala eta Matxin VI.a garaile erremonteko Orona Torneoan

Uztarria.eus 2011ko urr. 24a, 13:10
Ezkerretik hasita, Zubizarreta, Zulaika, Agirrezabala eta Matxin VI.a, podiumean.

Joan den zapatuan, hilak 22, Galarretan jokatu zuten Orona Torneoko finala Zulaika eta Zubizarretaren kontra

Matxinbentako bikotea 39 eta 40 nagusitu zen

Joan den zapatuan, hilak 22, erremonteko Oriamendi Orona Promozio Torneoko finala jokatu zuten Matxin VI.a eta Agirrezabala matxinbentarrek, Zulaika eta Zubizarreta aizarnazabaldarren kontra.

Matxinbetako bikotea nagusitu zen 39 eta 40. Partida ikusten Galarretan izan zen herritar baten arabera, "partida oso estua izan zen". Izan ere, hasieran matxinbentarrek aurre hartu bazuten ere, berdintzea lortu zuen aizarnazabaleko bikoteak.