Aitor Zabaletak irabazi du XXIX. Urrakiko igoera

Uztarria.eus 2011ko urr. 24a, 13:10
Lasterketan parte hartu zuen auto bat Urrakin gora. (IXIDRO ARRIETA)

.78 auto gidari zeuden izen emanda, baina 60 gidarik irten zuten proban

Iraitz Orbegozo izan zen lehenengo azpeitiarra

Lagun Artea Eskuderiak antolatuta, atzo, igandea, Urrakiko XXIX. igoera izan zen. 78 auto gidari zeuden izen emanda, baina 60 gidarik irten zuten proban.

Aurtengo Urrakiko igoeran azkarrena Aitor Zabaleta izan zen Lola BMW autoarekin. Bere atzetik Joseba Iraola izan zen Urrakiko maldak azkarren igo zituena, Silver Car S2 autoarekin. Aitor Arakistain hirugarren postuan sailkatu zen, Seat Leon 1.8 turbo autoarekin.

Lehenengo azpeitiarra, berriz, Iraitz Orbegozo izan zen. Bigarren, berriz, Jokin Aiertza sailkatu zen.

Sailkapen osoa ikusteko egin klik hemen