Bozetarako mahaikideak aukeratuko dituzte bihar

Uztarria.eus 2011ko urr. 25a, 12:10

Bihar, asteazkena, 09:00etan hasiko da osoko bilkura

Gaur egun sistema informatiko berezi baten bidez egiten dute zozketa

Bihar, asteazkena, ezohiko udalbatzarra egingo dute Azpeitiko Udaleko areto nagusian. Osoko bilkura goizeko bederatzietan hasiko da eta bertan gai bakarra landuko dute: azaroaren 20ko Espainiako hauteskunde orokorretarako mahaikideak aukeratuko dituzte bertan.

Gaur egun sistema informatiko berezi baten bidez egiten dute zozketa.