Etxez etxeko laguntzarako eta geriatriarako ikastaroa antolatu du Udalak

Uztarria.eus 2011ko urr. 26a, 18:10

Izena emateko azken eguna urriaren 31, astelehena, izango da, Gizarte Zerbitzuetako bulegoetan

.25 eta 55 urte bitartean izatea eta Azpeitian erroldatuta egotea dira ikastaroan parte hartzeko baldintzak

Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak etxez etxeko laguntzan edota geriatrian lan egin nahi dutenentzat ikastaroa antolatu du.

Ikastaroak teoria zati bat izango du, azaroaren 7tik otsailaren 10era bitartean egingo dena, 15:30etik 19:00etara; atal teorikoa amaitutakoan, otsailaren 15etik apirilaren 30era praktikak egingo dituzte, goizez.

Ikastaroaren prezioa 50 eurokoa izango da eta izena emateko azken eguna urriaren 31, astelehena, izango da, Gizarte Zerbitzuetako bulegoetan. 20 lagunentzako tokia dago eta, beraz, izena ahalik eta azkarren ematea gomendatzen dute antolatzaileek.

.25 eta 55 urte bitartean izatea eta Azpeitian erroldatuta egotea dira ikastaroan parte hartzeko baldintzak.