Emakumeen Txokorako logotipoa aukeratzeko lehiaketa antolatu dute

Uztarria.eus 2011ko urr. 27a, 12:10

Parekidetasun sailak antolatu du lehiaketa, eta aukeratzen duten logotipoa Emakume Txokoaren ikur izango da

Lanak, azaroaren 18rako aurkeztu beharko dira udaletxean

Emakumeen Txokoaren logotipoa aukeratzeko lehiaketa antolatu du Udaleko Parekidetasun Sailak. Beraz, aukeratzen duten logotipoa Azpeitiko Emakume Txokoaren ikurra izango da. Hori dela-eta, gune horretan antolatzen diren ekimenak iragartzerakoan "logotipo hori erabiliko" dutela adierazi dute lehiaketako antolatzaileek.

Partaideek nahi adina lan aurkeztu ahal izango dituzte. Aurkeztutako lanetako batean behintzat, Azpeitiko Emakumeen Txokoa agertu beharko du. Beste izenen bat proposatzen duten lanak ere aurkeztu daitezkeela esan dute antolatzaileek.

Lanak, azaroaren 18rako aurkeztu beharko dira udaletxean.

Lehiaketako oinarriak ikusteko egin klik hemen