Azken txanpan da Orkatzeko 'Klik' lehiaketa

Uztarria.eus 2011ko urr. 27a, 13:10
Orkatzeko 'klik' lehiaketako hiru argazki finalistak.

Azaroaren 5ean, zapatua, jakinaraziko dute zein den argazki irabazlea

Argazki finalistak berezko neurrian ikusteko egin klik hemen

Orkatz Kultur Elkarteak antolatutako IV. Klik Argazki Lehiaketa azken txanpara iritsi da. Uztailean hasi zen lehiaketa eta hainbat argazki jaso zituzten antolatzaileek. Gero, argazki guztiak ikusgai jarri zituzten Orkatzen, eta herritarrek hala erabakita, hiru argazki iritsi dira azkenengo fasera.

Azaroaren 5ean, zapatua, jakinaraziko dute zein den argazki irabazlea. Argazki onenaren egileak bi lagunentzako afaria eskuratuko du.

Argazkiak ateratzeko gaia, euskal presoak eta oporrak izan da, eta azpeitiarrek munduko herrialde desberdinetara egindako bidaietan ateratako 62 argazki jaso zituzten.

Klik lehiaketako argazki finalistak berezko neurrian ikusteko egin klik hemen .