Zine emanaldirik ez da izango hilaren 26ra arte

Uztarria.eus 2011ko aza. 3a, 10:11

XXIX. Euskal Antzerki Topaketak izango dira asteburuetan, hilaren 20ra bitartean

Horregatik, hurrengo filma azaroaren 26an, zapatua, botako dute

Hastear daude XXIX. Euskal Antzerki Topaketak. Ostiralean, hilaren 4an, hasi eta hilaren 20an, igandea, izango da azken emanaldia. Antzezpen ia guztiak Soreasu Antzokian izango dira, asteburuetan.

Hori dela-eta, ez da zinemarik eskainiko Topaketak bukatu arte. Horrenbestez, hurrengo filma azaroaren 26an, zapatua, botako dute.