Urrestillan organo kontzertua emango dute Juan Antxieta Musika Eskolako ikasle gazteek

Urola Kostako Hitza 2011ko aza. 4a, 17:11

Bihar (azaroak 5) izango da, 19:30eko mezaren aurretik, mezan eta ondoren

Böellman, Bach, Stanley eta Zubizarretaren obrak joko dituzte

Juan Antxieta Musika Eskolako organoko ikasleek kontzertua emango dute bihar (azaroak 5) Urrestillako parrokian. Meza aurretik, 19:15ean, hasiko dute kontzertua, eta mezan eta gero ere joko dute.

Bihar Urrestillan ariko diren organo-jotzaileak hauek dira: Ane Bereziartua (15 urte), Inazio Arakistain (13 urte) eta Mikel Arenas (15 urte). Böellman, Bach, Stanley eta Zubizarretaren obrak joko dituzte.