Gaurko bertso saiorako 500 sarrera jarriko dituzte salgai leihatilan

Uztarria.eus 2011ko aza. 6a, 13:11

.16:00etan irekiko dute leihatila

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bosgarren eta azken final-laurdena izango da gaurkoa

Gaur, igandea, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bosgarren eta azken final-laurdena jokatuko da Izarraitz frontoian, 17:30ean hasita.

Aurrez 1.000 sarrera saldu dituzte antolatzaileek, eta gaur, 16:00etatik aurrera beste 500 jarriko dituzte salgai leihatilan.

Jokin Uranga, Iker Zubeldia, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Iñaki Apalategi, Ane Labaka eta Unai Muñoa bertsolariak igoko dira oholtzara. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Iker Iriarte ariko da.