Emakumeaz eta bertsolaritzaz ariko dira gaur, Emakumeen Txokoan

Uztarria.eus 2011ko aza. 8a, 09:11
Uxue Alberdi eta Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariek eskainiko dute hitzaldia.

Uxue Alberdi eta Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariak eskainiko dute hitzaldia

.19:30ean hasiko da solasaldia

Gaur, asteartea, emakumea eta bertsolaritza uztartuta, hitzaldia izango da Azpeitiko Emakumeen Txokoan, 19:30ean hasita. Uxue Alberdi eta Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariek eskainiko dute hitzaldia, Emakumea bertsolaritzan izenburupean.

Antolatzaileek esan dutenez, "Bertsolaritza jendartearen errepresentazioa izan daiteke oholtza gainean; gaietan, agertzen diren pertsonaietan eta horiek betetzen dituzten roletan... Baina, bertsolaritzak, espresio bide bat den heinean, aukera ematen du jendartea baino pauso erdi bat aurrerago joateko, bertsolariak gaien garapena mamitzerakoan erabakiak hartzeko espazioa baitu". Horretaz gain, "bertsolaritza, bertan parte hartu nahi duten pertsonek nahi duten modukoa izan daiteke, baina bertsolariek espazio hori baliatzen ote dute estereotipo arruntetatik haratago murgiltzeko? Ba al dute emakumeek benetako espaziorik bertsolaritzan?" esan dute antolatzaileek. Galera horiei eta beste hainbati erantzungo diete Alberdik eta Agirreazaldegik gaur arratsaldeko hitzaldian.