Aritz Iturbek irabazi du Orkatzeko IV. Klik Argazki Lehiaketa

Uztarria.eus 2011ko aza. 8a, 10:11
Suitzako Alpeetan atera zuen Iturbek argazki irabazlea.

Suitzako Alpeetan atera zuen argazkia Iturbek

Lehiaketa irabazteagatik, bi lagunentzako afaria eskuratu du

Aritz Iturbe azpeitiarrak irabazi du Orkatz Kultur Elkarteak antolatutako IV. Klik Argazki Lehiaketa. Suitzako Alpeetan atera zuen argazkia Iturbek.

Joan den zapatuan, hilak 5, jakinarazi zuten argazki irabazlea zein zen eta, horrenbestez, Aritz Iturbek bi lagunentzako afaria eskuratu zuen.

Uztailean hasi zen lehiaketa eta hainbat argazki jaso zituzten antolatzaileek. Gero, argazki guztiak ikusgai jarri zituzten Orkatzen, eta herritarrek hala erabakita, hiru argazki iritsi ziren azkenengo fasera .

Argazkiak ateratzeko gaia, euskal presoak eta oporrak izan da, eta azpeitiarrek munduko herrialde desberdinetara egindako bidaietan ateratako 62 argazki jaso zituzten antolatzaileek.