Asteburuko antzezlanetarako sarrerak zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak

Uztarria.eus 2011ko aza. 11a, 12:11

Zenbatgarren antzerki topaketak dira aurtengoak? galderaren erantzuna XXIX.nak da

Maite Aramendi, Iban Zendoia eta Alex Berasategi dira irabazleak

Uztarria Komunikazio Taldeak asteburuko Antzerki Topaketetako emanaldi bakoitzerako sarrera bikoitz bat zozkatu du bere bazkideen artean.

Zenbatgarren antzerki topaketak dira aurtengoak? galderaren erantzuna XXIX.nak da. Lehiaketako galdera horri erantzuna emanez uztarria@uztarria.com helbidean jaso ditugun erantzun egoki guztien artean egin da zozketa, eta hauek dira irabazleak: Iban Zendoia, Alaitz Ruiz eta Maite Aramendi.

Maite Aramendik gaur, ostirala, Txintxeta ekoizpenak taldearen Bodologuak antzezlana ikusteko sarrera bikoitza irabazi du. Iban Zendoiak, berriz, bihar, larunbata, Dejabu Panpin Lorategia taldearen Gure bide galduak obra ikusteko sarrera bikoitza, eta Alex Berasategik, igandean Txalo taldeak egingo duen Ipuinaren bila antzerkirako beste bat.

Sarituei telefono edo e-posta bidez jakinaraziko zaie sarrerak nola eskuratu.

Hurrengo asteetako antzezlanak

Datorren asteko antzezlanetarako sarrerak ere zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean. Datorren astelehenean hasiko da hurrengo asteburuko antzezlanetako sarrerak eskuratzeko lehiaketa.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.