Azpeitiko Ikastola Ikasberrik eskerrak eman dizkie Kilometroetan lagundu zuten guztiei

Uztarria.com | Euskara | Artikulua
2011-11-18 09:11

Guztien lana "eskertu, zoriondu eta ospatzeko" bazkaria antolatu dute

Kiruri jatetxean izango da azaroaren 26an

Azpeitiko Ikastola Ikasberrik eskerrak eman nahi izan dizkio "ikastolako komunitate osoari eta herritar guztiei" Kilometroetan ikastolari urte osoan emandako laguntzagatik. Ikasberrikoek adierazi dutenez, "zuek gabe ez zen posible izango halako jai erraldoia aurrera eramatea".

Guztien lana "eskertu, zoriondu eta ospatzeko" bazkaria antolatu dute Kiruri jatetxean, azaroaren 26an. "Denak gonbidatuta" daudela adierazi dute ikastolakoek. Bazkariaz gainera, zozketak eta musika izango dira bertan.

Izena hilaren 24rako eman behar da, 943 15 12 46 zenbakira deituta, ikastolako idazkaritzara joanda, edo ikasberri@ikastola.net helbidera mezua idatzita. Helduek 18 euro ordaindu beharko dute menua; haurrek (14 urtera arte), berriz, 10 euro.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa