'Bodologuak' azaroaren 27an emango dute berriro Soreasun

Uztarria.eus 2011ko aza. 21a, 16:11

Jende asko geratu zen sartu ezinda Antzerki Topaketetan eman zutenean eta horregatik antolatu dute bigarren saioa

Emanaldia 20:00etan hasiko da eta sarrerak ordu eta erdi lehenago jarriko dituzte salgai leihatilan

Txintxeta Ekoizpenen Bodologuak antzezlana berriro emango dute Soreasu antzokian datorren igandean, azaroaren 27an.

Nagore Aranburuk, Egoitz Lasak eta Mikel Pagadik joan den azaroaren 11n estreinatu zuten monologoen ikuskizuna, amaitu berri diren Euskal Antzerki Topaketetan. Soreasu bete-bete egin zen orduko hartan. Jende asko geratu zen sartu ezinda Antzerki Topaketetan eman zutenean eta horregatik antolatu dute bigarren saioa.

Igandeko emanaldia 20:00etan hasiko da eta sarrerak ordu eta erdi lehenago jarriko dituzte salgai leihatilan. 5 eurotan jarriko dituzte txartelak, Topaketetan izan zuten prezio berdinean. 550 sarrera jarriko dituzte salgai, Udaleko Kultura sailetik aurreratu dutenez.