Udalak janaria banatuko die beharra duten herritarrei

Uztarria.com | Gizartea | Artikulua
2011-11-24 07:11

Janaria jasotzeko interesa dutenek Gizarte Zerbitzuetako Sailera jo behar du

Janaria jaso ahal izateko familia buruak langabezian edo EREn egon behar du, ala Udaleko Gizarte Zerbitzuetako laguntza jaso, bestela

Azpeitiko Udalak "zenbait herritar egungo krisia bortizki pairatzen ari" dela-eta, hilero janaria banatzen die beharra dutenei. Horren harira, norbaitek janaria jasotzeko interesa baldin badu, Gizarte Zerbitzuetako Sailean izena emateko aukera duela azaldu dute Udalekoek.

Janaria jaso ahal izateko, ordea, baldintza batzuk bete behar dira: familia burua langabezian edo EREn egotea, ala Udaleko Gizarte Zerbitzuen laguntza jasaotzea. Eskaera egiterakoan, berriz, langabezian edo EREan dagoela baieztatzen duen INEMeko ziurtagiria aurkeztu behar da.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia naiara | 2011-11-24 : 13:11

Garai gogorrak benetan janaria banatzen Udala, nork esango zuen?

Erabiltzailearen aurpegia nere87 | 2011-11-24 : 19:11

oso ondo udalan partetik, obeto da beste gauza batzutatik kentzie ta janaye ber dunai ematie. Egiye naiara, oso garau goorrak, ta martxilenekuekin aber ze etortzean azpeitira, ni bildurrez nao..

Erabiltzailearen aurpegia Zelailuze | 2011-11-25 : 20:11

Oso ondo,ea benetan behar debenai banatzen zaien eta ez betikuei....Halare ni nerien segitzet,NOIZ ITZELDUBERDITUE LASAO BIDIEN DAUDEN ARGIYEK,LOIOLATIK AZKOIIRE BIDETIK ETA BIDEGORRIyen DAUDEN ARGI GUZTI HOIEK?.Nahikudeu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa