Juan Mari Ibarzabalek irabazi du Mendiko XVI eta Udazkeneko XXII. Argazki Rallya

Uztarria.eus 2011ko aza. 24a, 08:11

Argazkien proiekzioa eta sari banaketa larunbatean (azaroak 26) egingo dituzte, Lagun Onak Mendi Bazkunaren egoitzan, 18:30ean hasita

Azaroaren 6an egin zen argazki rallya, eta 25 lagunek hartu zuten parte

Juan Mari Ibarzabalek irabazi du Azpeitiko Argazki Elkarteak eta Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako XVI. Mendiko eta XXII. Udazkeneko Argazki Rallya. Hori dela-eta, sari nagusiari dagozkion 180 euroak eta garaikurra Ibarzabalentzat izango dira.

Sailkapen nagusiko bigarren postua Mitxel Iriarterentzat izan da (150 euro eta garaikurra jasoko ditu), eta hirugarren Oliver Perez sailkatu da (120 euro eta garaikurra). Argazki onenaren saria, berriz, Josu Izagirrek jasoko du (60 euro eta garaikurra). Azpeitiko lehen sailkatuari dagokiona saria IƱaki Aranburuk lortu du, eta 90 euro eta garaikurra eskuratuko ditu.

Gaztetxoen sailkapenari dagokionean, Aiora Labakak irabazi du rallya, eta 30 euroko erosketa-balea eta garaikurra jasoko ditu. Bigarrena, Araitz Unanue izan da, eta 20 euroko erosketa-balea eta garaikurra eskuratuko ditu. Hirugarren sailkatua Irati Arregi izan da. Hori dela-eta, 15 euroko erosketa-balea eta garaikurra jasoko ditu.

Sari banaketa ekitaldia, zapatuan

Sari banaketa ekitaldia datorren zapatuan, hilaren 26an, egingo dute Lagun Onak Mendi Bazkunaren egoitzan (Elizkale, 21). 18:30ean hasiko da, eta sariak eman aurretik azaroaren 6ko rallyan ateratako argazkien proiekzioa eskainiko dute. 25 lagunek hartu zuten parte argazki rallyan.