Ostiral honetan hasiko da II. Kulturaldia, kantu afariarekin

Ihintza Agirretxe (Kultur Mahaia) 2011ko aza. 24a, 12:11

21:00etatik aurrera izango da, Sanagustinen, eta Kitarrista taldeko eta Julian Barrenetxea abesbatzako kideak ariko dira giroa jartzen

Mus txapelketako lehen saioak gaur, ostiralean eta zapatuan

Ostiral honetan hasiko da Kultur Mahaiaren II. Kulturaldia, Sanagustinen, kantu afariarekin. 21:00etan ekingo diote, eta Kitarrista taldeko eta Julian Barrenetxea abesbatzako kideak ariko dira giroa jartzen. 15 euro balio du afariak.

II. Kulturaldiko egitaraua

  • Bihar (ostirala). 21:00etatik aurrera kantu afaria, Sanagustinen. Afariko txartelak dagoeneko salgai dira kulturgunean; 15 euro.
  • Abenduak 4 (igandea). 18:00etatik aurrera, Ta3. Azpeitiko Zine Klubak antolatuta *Acción obrera* dokumentalaren emanaldia. Gaztetxean.
  • Abenduak 9 (ostirala). Kontzertua Sanagustin kulturgunean —zehaztasunak hurrengo egunetan—.
  • Abenduak 11 (igandea). 18:00etan ohorezko bazkidetza ekitaldia. 19:00etan Poesiaren gauza galduak emanaldia: poesiak errezitatu, azalpenak eman eta kantuan ariko dira Gotzon Barandiaran, Gorka Urbizu eta Imanol Ubeda. Bi ekitaldiak Sanagustin kulturgunean.

Mus txapelketan osteguneko, ostiraleko eta zapatuko saioak

Soziedadeen arteko I. mus txapelketan gaur (osteguna) Kultur Mahaiko bazkideen txapelketa jokatuko da, Sanagustinen, 21:30etik aurrera. Orduan hasiko da lehiaketa.

Ostiral honetan Zulozabal, Loiolabide Zahar, Iturri eta Vivero soziedadeetan jokatuko dute, eta zapatuan Landeta, Ilunpe, Ziripot eta Oilagorran.

Txapelketa bakoitza hasi baino lehenxeago ere eman daiteke izena.